XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egun batez Aingeruen komentutik etxerakoan, Iñaziori eta apez sainduari bi moro, bidera aterarik, makil ukaldika hasi zitzaizkoten.
Apez saindua hil gogorra erori zen.
Iñaziok kolpeak hartu zituen moroer batere jazarri gabe; kontrarat, ezagutza gal artean ez zen baratu hobendunentzat otoitz egitetik.
Eiherazain batek hil hurrana altxatu zuen, eta mandoaren gainean doña Iñesen etxerat ekarri.
Barreatu zenean gaxtoak zituela kolpeak eta nekez sendatuko zela, osteka abiatu ziren ikusleak.
Haren gainean nigar egiten zutener erraiten zioten:
Zilizioa ken-arazi zion bere kofesorrak.
Doña Iñesen semea jabetu zen zilizio hartaz, eta ez zion behinere itzuli nahi ukan, ziolarik:
Berrogoi eta hamahirur egun eman zituen eri, eta sendatzen hastearekin lehengo urrats guziak hartu zituen.
Lehenbiziko agertzea Aingeruen komenturat egin zuen.
Bainan ez zuen gehiago hirriskurik.
Urrikia sartu zen moroak igorri zituenaren bihotzean.
Karrikaren erdian egin zion Iñaziori bere krimaren aitormena:
Iñaziok altxatu zuen, zioelarik lehen kolpean barkatu ziola eta ez zela geroztik baratu harentzat otoitz egitetik.
Erribera bertze bat bilakatu zen eta girixtino on higatu.